Ongi etorri nire blogera

martes, 9 de noviembre de 2010

Eten digitala

Betidanik egon da eten digitala, hau da, beti egon dira pertsona, instituzio, herrialde, gizarte… dauden lekuagatik, duten ekonomiagatik , kulturagatik… ezin direla sarera konektatu. Horregatik, baztertuta geratzen dira ezin direlako komunikatu edota ez dutelako ikaskuntzarik izango. Bazterketa hau teknologiko da, baina soziala eta pertsonala bihurtzen ari da. Hau da, eten digitala hau eten sozial bihurtuz.
Eten digital hau gertatzeko arrazoi batzuk daude:

-Ekonomikoa: Dirudunak ez diren pertsonak edo herrialdeak ez dituzte errekurtso ekonomiko nahikoak era honetako teknologiak izateko. Autoreak uste du, teknologia elektrikoa bezala heldu egingo zaiela teknologi digitala. Baina heltzen denerako euren eta beste herrialdeen arteko diferentzia handiegia izango da eta bien arteko hurbilketa ezinezkoa izango da.

-Pertsonen ikaskuntza: Badaude pertsona batzuk teknologia berriei buruzko ikaskuntzarik ez dituztena, ondorioz ez dira gai teknologia berriak erabiltzeko.

-Eten digital generazionala: Dakigunez gazteek teknologia berri gehiago erabiltzen dute, helduek aldiz trebeagoak dira ikus-entzunezkoekin. Honek eragina izango du ikaskuntzan ( ikasleak gehiago daki teknologia berriez, horregatik irakaslea ez da ziur sentituko teknologia berrietan.)

-Generoaren araberako eten digitala: Kultura batzuetan emakumeek duten marjinazioagatik. Normalean, gizonek gehiago erabiltzen dituzte teknologia berriak emakumeak baino.

-Ezaugarri fisiko eta psikikoen eten digitala: Nahiz eta denentzako eskolari buruz hitz egin, eskoletan agertzen diren teknologia berriak ez dira guztientzako. Egin behar dena da guztientzako baliabideak egoteka eskolan.

Hau dena ez gertatzeko hasieratik hasi behar da, hau da, eskolan. Eten digitala sortzen diren arrazoi batzuk ezin ditugu eskolan konpondu, baina bestea batzuk bai. Konpondu ahal ditugun arrazoiak aztertu eta ez gertatzeko konponbideak aurkitu behar ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario