Ongi etorri nire blogera

lunes, 13 de diciembre de 2010

Delicious


                Nik matematika irakasgaia aukeratu dut, zeren eta nahiz eta gazteleraz edo euskaraz izan matematika leku askotan berdinak dira. Helbide gehienak gazteleraz dira, baina badaude bi euskaraz.
                Helbide guztietatik bi orrialderekin geratuko nintzateke:
·         Lehenengoa, blog bat da. Bertan ez da bakarrik matematika ariketak agertzen, euskara eta hizkuntzari buruzko zenbait gauza era agertzen dira. Matematikari dagokionez, azalpenak agertzen dira eta baita matematikarekin zerikusia dituzten hainbat jolas daude matematika ikasteko.
·         Bigarrena, gazteleraz dago eta 3. mailara zuzenduta. Honetan matematikako hainbat gai agertzen dira eta orrialdearen amaieran matematikarekin zerikusia dituzten beste orri batzuk. Orrialde hau asko gustatzen zait denetarik dagoelako azalpenak, ariketak, jolasak … eta matematikari buruzko gai asko agertzen dira.
Helbide hauek aukeratu ditut oso ondo daudelako matematika lantzeko ikasleekin. Orrialdeetatik gehien gustatu zaidana, matematikarekin erlazionatutako jolasak dira ikasleek asko ikasten dutelako jolasekin.

Netiketak

   Netiketen arau gehienak errespetatu egiten ditut, batzuk besteak baino gehiago. Pertsona askok ez dituztela  errespetatzen eta hori da arazoa, uste dut askok ez dituztela errespetatzen ez dituztelako arauak ezagutzen. Bai imajinatu egiten dituzte, baina ez ezagutu arau zerrenda bat bezala.
   Niretzako araurik garrantzitsuena 7. araua da. Pertsona askok mezu elektroniko barregarriak, zerbait “garrantzitsua” agertzen denean …  pertsona askori bidaltzen dituzte e-maila horrek, e-mail horietan pertsona asko agertzen dira eta ezagutzen ez duzun norbaitek zure helbidea hartu dezake eta edozer gauza egin.
   Gehien harritu nauena, aldiz, 5. araua da. Nik askotan letra larria zerbait garrantzitsua denean erabiltzen dut eta ez oihu moduan.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Konpetentzia digitalak

Ikusitako bideoak oso ezberdinak dira. Lehenengo bideoan aipatzen du zelan lehen umeek gauza guztiak imajinatu egiten zituzten, baina orain aldiz, ikusi egin ahal dute dena internet eta teknologia berrien aurrerakuntzekin.  Garai batean umeek bakarrik zuten imajinazioa, eta zuten imajinazioarekin gauzak eurek uste zuten moduan ikusten zuten, orain umeek badakite zelakoak diren gauzak ikusi egin ahal dituztelako.
Bigarren bideoan gehiago hitz egiten du interneten erabilerari buruz, zelan pertsona askok erabiltzen duten internet ezer jakin gabe. Pertsona horrek dira alfabetizazio digitala duten pertsonak, ez bakarrik internet erabiltzen ez dakitenek. Alfabetizazio digitalaren esanahia oso zabala da.
Bi bideo hauetatik bigarrena iruditu zait interesgarriena, esaten duena egia delako eta ez ditugulako kontuan hartzen berak bideoan aipatzen dituen hainbat gauza. Niretzeko deigarriena izan da interneten gauzak dohainik dira, baina zerbaiten truke eta gu ez gara horretaz konturatzen. Uste dut kritikoagoak izan behar garela eta nonbaiten apuntatzen bagara ikurri egin behar dugu dena jakiteko zeri konprometitzen ari garen.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel digitala

                Eskola 2.0 2009-10 ikasturtean onartu zen. Programa honek ikastetxeetatik teknologia banatu eta azpiegiturak sortu nahi ditu eta zaila izango da gure hezkuntza sistemara hobekuntzak eskaintzea.
                 Nahiz eta ordenagailuak edota pizarra digitalak hezkuntzan sartu, hezkuntza kalitatea eta ikasketak ez dira hobeagoak eta kasu batzuetan txarrera doaz. Gainera badaude beste faktore batzuk askoz ere garrantzitsuagoak direnak eta kontutan izan behar ditugu, besteak beste:
-          Irakasleen formakuntza, egonkortasuna eta motibagarritasuna.
-          Erabiltzen den metodologia
-          Ikastetxearen inplikazioa
-          Ekintzen integrazioa ikastetxearen planean eta curriculumean
-          Euskarri eta aholku didaktikoak, ez teknologikoak soilik
-          TIC-en egokitzapena eta adaptazioa errealitatera

Faktore hauek ez dira Eskola 2.0-n agertzen. Ez ditu urteetan zehar hezkuntzak izan dituen arazoak kontutan hartzen,baina bai zerrendatzen du irakasleen formakuntza. Programa honek duen planteamendua pasadan mendekoa da, porrot egin duen “Atenea” proiektutik kopiatua. Proiektu hau gehiago arduratzen da teknologia berriez eta zentroak teknologiaz hornitzeaz, pedagogiaz baino. “Atenea” proiektuko programa Eskola 2.0-koa baino aurreratuagoa da.
Eskola 2.0-k ez du zerikusirik hezkuntzarekin edota irakaskuntzarekin, ezta gaur egungo teknologiaren egoerarekin, programa honek justifikatu nahi duena da teknologia berrietan gastatutako diru guztia gure hezkuntzan.
Programa hau ez da egun batetik bestera agertzen,Aragoiko pizarra digital proiektua da bere aurrekaria. Pizarra digital proiektu hau 2003. urtean hasi zen Ariñon  erabaki baten ondoren. Proiektu honi esker, lehen hezkuntzako 5. eta 6. kurtsoko ikasleei Tablet PC eta gelan jartzeko “videoproyector” –ez hornitzen zitzaien. Ekintza honek ez zuen eztabaidarik izan ea curriculumera egokitu beharko zen edo ez, ezta irakasleek zuten prestakuntza ikusi ere. Hau ikusita zentro batzuk erabaki dute Eskola 2.0 programara ez gehitzea.
Ondorio bezala, gu gizarte digital batean bizi gara eta hezkuntzak herraminta digitalak erabili beharko ditu. Ezin dugu esan hau dela egokiena, baina ez badituzte herraminta digital hauek erabiltzen eten digitalean jausiko dira. Baina, Eskola 2.0-z hitz egitea ez da hezkuntzaz hitz egitea.