Ongi etorri nire blogera

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel digitala

                Eskola 2.0 2009-10 ikasturtean onartu zen. Programa honek ikastetxeetatik teknologia banatu eta azpiegiturak sortu nahi ditu eta zaila izango da gure hezkuntza sistemara hobekuntzak eskaintzea.
                 Nahiz eta ordenagailuak edota pizarra digitalak hezkuntzan sartu, hezkuntza kalitatea eta ikasketak ez dira hobeagoak eta kasu batzuetan txarrera doaz. Gainera badaude beste faktore batzuk askoz ere garrantzitsuagoak direnak eta kontutan izan behar ditugu, besteak beste:
-          Irakasleen formakuntza, egonkortasuna eta motibagarritasuna.
-          Erabiltzen den metodologia
-          Ikastetxearen inplikazioa
-          Ekintzen integrazioa ikastetxearen planean eta curriculumean
-          Euskarri eta aholku didaktikoak, ez teknologikoak soilik
-          TIC-en egokitzapena eta adaptazioa errealitatera

Faktore hauek ez dira Eskola 2.0-n agertzen. Ez ditu urteetan zehar hezkuntzak izan dituen arazoak kontutan hartzen,baina bai zerrendatzen du irakasleen formakuntza. Programa honek duen planteamendua pasadan mendekoa da, porrot egin duen “Atenea” proiektutik kopiatua. Proiektu hau gehiago arduratzen da teknologia berriez eta zentroak teknologiaz hornitzeaz, pedagogiaz baino. “Atenea” proiektuko programa Eskola 2.0-koa baino aurreratuagoa da.
Eskola 2.0-k ez du zerikusirik hezkuntzarekin edota irakaskuntzarekin, ezta gaur egungo teknologiaren egoerarekin, programa honek justifikatu nahi duena da teknologia berrietan gastatutako diru guztia gure hezkuntzan.
Programa hau ez da egun batetik bestera agertzen,Aragoiko pizarra digital proiektua da bere aurrekaria. Pizarra digital proiektu hau 2003. urtean hasi zen Ariñon  erabaki baten ondoren. Proiektu honi esker, lehen hezkuntzako 5. eta 6. kurtsoko ikasleei Tablet PC eta gelan jartzeko “videoproyector” –ez hornitzen zitzaien. Ekintza honek ez zuen eztabaidarik izan ea curriculumera egokitu beharko zen edo ez, ezta irakasleek zuten prestakuntza ikusi ere. Hau ikusita zentro batzuk erabaki dute Eskola 2.0 programara ez gehitzea.
Ondorio bezala, gu gizarte digital batean bizi gara eta hezkuntzak herraminta digitalak erabili beharko ditu. Ezin dugu esan hau dela egokiena, baina ez badituzte herraminta digital hauek erabiltzen eten digitalean jausiko dira. Baina, Eskola 2.0-z hitz egitea ez da hezkuntzaz hitz egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario