Ongi etorri nire blogera

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Blogen aplikazio didaktikoa

     Teknologia berriez hitz egiterakoan uste dugu denbora pasarako erabiltzen direla eta ez dutela funtzio didaktikorik, baina hori ez dut uste horrela denik. Hainbat aplikazio ditugu didaktikoki erabili ahal direla adibidez blogak, klasean ikusi dugun bezala.

     Blogak hainbat esparrutan erabili ahal dira, batik bat, eskolan. Klasean ikusi dugun bezala hainbat blog daude irakaskuntzarekin lotuta eta hainbat klasetan, eskolan… erabiltzen dira blogak. Blog hauek hainbat eratakoak izan daitezke, adibidez: guraso eta irakasleen arteko harremana sustatzea, gurasoek euren haurren zereginak ikustea, eskolaren egutegia… Blog hauetan ikasleek ere hartu dezakete parte eta nahi dute jarri, segun eta zein den euren adina. Baina blog batean ikusi genuen haur hezkuntzako ikasleek bertan idazten zutela.

     Honekin ikusten dugu zelan teknologia berriak erabilgarriak diren eskolan eta ez bakarrik blogak baita beste hainbat aplikazio ere.

martes, 9 de noviembre de 2010

Eten digitala

Betidanik egon da eten digitala, hau da, beti egon dira pertsona, instituzio, herrialde, gizarte… dauden lekuagatik, duten ekonomiagatik , kulturagatik… ezin direla sarera konektatu. Horregatik, baztertuta geratzen dira ezin direlako komunikatu edota ez dutelako ikaskuntzarik izango. Bazterketa hau teknologiko da, baina soziala eta pertsonala bihurtzen ari da. Hau da, eten digitala hau eten sozial bihurtuz.
Eten digital hau gertatzeko arrazoi batzuk daude:

-Ekonomikoa: Dirudunak ez diren pertsonak edo herrialdeak ez dituzte errekurtso ekonomiko nahikoak era honetako teknologiak izateko. Autoreak uste du, teknologia elektrikoa bezala heldu egingo zaiela teknologi digitala. Baina heltzen denerako euren eta beste herrialdeen arteko diferentzia handiegia izango da eta bien arteko hurbilketa ezinezkoa izango da.

-Pertsonen ikaskuntza: Badaude pertsona batzuk teknologia berriei buruzko ikaskuntzarik ez dituztena, ondorioz ez dira gai teknologia berriak erabiltzeko.

-Eten digital generazionala: Dakigunez gazteek teknologia berri gehiago erabiltzen dute, helduek aldiz trebeagoak dira ikus-entzunezkoekin. Honek eragina izango du ikaskuntzan ( ikasleak gehiago daki teknologia berriez, horregatik irakaslea ez da ziur sentituko teknologia berrietan.)

-Generoaren araberako eten digitala: Kultura batzuetan emakumeek duten marjinazioagatik. Normalean, gizonek gehiago erabiltzen dituzte teknologia berriak emakumeak baino.

-Ezaugarri fisiko eta psikikoen eten digitala: Nahiz eta denentzako eskolari buruz hitz egin, eskoletan agertzen diren teknologia berriak ez dira guztientzako. Egin behar dena da guztientzako baliabideak egoteka eskolan.

Hau dena ez gertatzeko hasieratik hasi behar da, hau da, eskolan. Eten digitala sortzen diren arrazoi batzuk ezin ditugu eskolan konpondu, baina bestea batzuk bai. Konpondu ahal ditugun arrazoiak aztertu eta ez gertatzeko konponbideak aurkitu behar ditugu.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Teknologien gizartea eta teknologia berriak

Gaur egun, etxe guztietan edo gehienetan aurkitu ditzakegu teknologia berriekin erlazionatuta dauden makinak. Bizi garen aro honetan ezinbestekoa ditugu teknologia berriak eta horregatik gara teknologien gizartea, edozertarako erabiltzen ditugulako teknologia berriak.
Teknologi berri horrek segundoro berritzen dira eta segundoro gauza berriak asmatzen dira. Horren adibide argia da web 2.0. Aurrerakuntza hauekin edozer gauza aurkitu dezakegu interneten eta modu errez batean. Lehen jendeak entziklopedietan aurkitu behar izaten zuen informazioa, orain , aldiz, zerbait bilatu nahi badugu internet erabiltzen dugu bilatzeko. Baina gertatzen den arazoa da hainbeste informazio dagoela, ez dakigula oso ondo zer den baliogarria eta zer ez.

miércoles, 27 de octubre de 2010

"Prometeus - La Revolucion de los Medios"



1- Zein da bideoaren gaia?


Bideo honetan, teknologiak izan duen eta izango duen eboluzioa ikusten dugu. Aipatzen da, apurka apurka, telebista, irratia, egunkariak… desagertzen ari dira eta urteak pasa ahala desagertu egingo dira.Edozer gauza egiteko teknologia berriez baliatu beharko gara. Bideoa 2051. urtean bukatzen da.

2-Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?

Bideoa ikusi ondoren dakiguna edo pentsatzen duguna baieztatzen digu, hau da, teknologia berriek gauza askori lekua hartu diola: egunkariei, irratiari, telebistari, liburuei... Baina bideoa ikusita, konturatu naiz oso arin doazela teknologia berriak eta momentu bat helduko da teknologia berriez bakarrik baliatuko garela, ez dugu ezer gehiago erabiliko eta hori penagarria iruditzen zait.

3-Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?

Ez dut uste etorkizunean horrela izango denik, internet denetarako erabiliko dugu, baina ez bideoan ikusten den bezala.

4-Eskolak zerbait egin dezake?

Ez dut uste eskolak ezer egin dezakenik. Eskolak apurka apurka ere teknologia berriez baliatu beharko da klaseak emateko. Gaur egun, ez dira teknologia berriak gehiegi erabiltzen, baina eskola askotan hasi dira ikasle bakoitzari ordenagailu bana ematen, klaseetan arbel elektronikoak dituzte... eta hau hasiera baino ez da.

5-Eta guk, zer egin dezakegu?

Uste dut gauza gutxi egin ahalko ditugula, gizartean sartuta baitaude teknologia berriak. Egin dezakeguna da umeak kontzientziatu liburuak irakurtzera, guk egunkariak irakurri... baina uste dut saila izango dela.

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aproba

Sarrera honetan bidez, estekak zelan sartzen diren ikusi dezakegu. Hemen klik eginez EHU-ko orrialdera joango gara.

jueves, 14 de octubre de 2010

Gehiago ezagutzen...

Ni Laiene naz. Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ditut Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan, Arangoitin hain zuzen ere. Hau nire azken ikasturtea da, bueno espero dot azkena izatea. Gogo askorekin hartu dut kurtso hau, azkena izateaz aparte, bigarren lauhilabetean praktikak ditugulako, 3 hilabetez egongo gara praktiketan.

Web 2.0



Bizi garen gizartea dela eta teknologia berriez inguratuta bizi gara. Gaur egun teknologia berriak definitzen duen kontzeptua dugu Web 2.0.

Web 2.0 ezagutzeko, web 1.0 ezagutu behar dugu. Web 1.0, denok ezagutzen dugun web tradizionala da. Bertan informazioa biltzen zen: argazkiak ikusi, testuak irakurri... guk ezin dugu parte hartu. Web 2.0-an, aldiz, gu gara parte hartzaileak. Informazio eta interakzio trukaketa dago erabiltzaileen artean.

Lehen esan bezela, erabiltzaileen artean informazio trukaketa sortzen da, horretarako aplikazioak erabiltzen dira: youtube, tuenti, facebook, twitter, blogak...Aplikazio hauetan informazioa tag edo etiketen bidez sartzen da.

Web 2.0-ak ondoriak ekarri ditu: berriak momentuan jasotzen ditugula, hau da, munduko edozein tokitan zerbait gertatzen bada momentu horretan jakin dezakegu norbaitek informazioa edota argazkiren bat jarri dezakelako interneten. Gure lagunekin ere komunikatu gaitezke eta momentu jakin batean egin dutena edo egiten ari direna jakin dezakegu. Unibertsitateari begira ere ondorioak ekarri ditu: irakasleekin komunikatzeko orduan, apunteak ere moodelen bidez hartzen ditugu, notak ikusterako ordua...

Esan dezakegula web 2.0-ri esker edozer gauza egin dezakegu!